XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUDIA PASATU

JOKO MOTA: Kontrolatua / Komunikatiboa / MAILA: Hasierakoa / ANTOLAKETA: Talde osoa / DENBORA: 20 / TREBETASUNAK: Mintzamena / HELBURUAK: DESKRIBAKETAK EGIN (gauzak / pertsonak)/ Balorapenak egin /Eritziak eman //.

MATERIALEA: Irudi sinple bat.

AZALPENA: Ikasle bati irudia erakutsiko zaio 10 segunduz; hau egin ondoren, kenduko zaio eta ikasleak irudian ikusitakoa marraztu egin beharko du neurri bereko papertxo batetan.

Honek beste ikasle bati erakutsiko dio hamar segunduz eta honela klaseko partaide guztiek egin arte.

Jarraitzeko, orijinala eta azkenengo kopia erkatu eta marrazkiaren itxuraldatze prozesua komentatu egingo da.

OHARRAK: Irudi birekin egin daiteke klasea talde bitan ipiniz.